XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jesu-Kristori, eta hautatzen du satan bere nausitzat.

Baztertzen du Jesu-Kristo, eta besarkatzen du satan.

Ez da beraz harritzeko Elizako Aitek zafratzen badituzte ere muthil eta neskatchazko dantza desonhestak.

Deitzen badituzte ere, batzuek, debruen bilkhurak, bertze batzuek garbitasun sainduaren gal-arazteko debruak asmatu jostetak, bertze batek ifernuko bestak, bertze zenbaitek debruen khortea.

Dantzako tokian munduak, haragiak, eta debruak bildurik dauzkate gizonaren galgarri diren atseginkari guziak.

Dantzako tokian, begi-beharrietarik betan sar-arazten dute bekhatua gizonaren bihotzera.

Liluratzen dituzte beharriak musika soinuez.

Liluratzen dituzte begiak egin-arazten dituzten behatze lizunez.

Liluratzen dute sudurra mila usain motez; hitz batez, dantzako tokian alde guzietarik sartzen da bekhatua gizonaren bihotzera.

Bainan kasu batzuetan, hala-nola eztaietan, ahaide eta adiskiden arteko dantzetan, ez othe ditake pharte har bekhatua egiteko hirriskuan jarri gabe, eskandalarik eman gabe?.

Muthil eta neskatchazko dantza bethi lanjer bat da, izan dadin etchean ala plaza agerian, ahaiden artean ala atzekin batean.

Dantzako denboran bekhaturik ez egiteko, san Frantses Salesekoak nahi du gogoeta hauk egin diten: Zu dantzan ari zaren denbora berean, orhoit zaite anhitz arima erretzen daudela ifernuan, balean egin bekhatuentzat, eta zu bezala dantzatu (...).